JOXE MENDIZABAL
Musika ekoizpena
BIO
​
Musikari eta ekoizle eskarmentuduna, JOXE MENDIZABAL-ek, bere ibilbide zabalean, proiektu asko eta oso ezberdinetan murgiltzeko aukera izan du.
1987ean grabatu zuen bere lehen diskoa, "Xaximiku" folk talde tolosarrarekin. Ondoren, Euskal Herriko txoko gehientsuenak ezagutzeko parada izan zuen hainbat plaza talde ezberdinen taldekide bezala. Beste batzuen artean, eta adibide gisa, "Egan" taldearekin eskeinitako 500etik gora dantzaldi eta grabatutako hiru diskoak.
2000. urtean izan zuen bere lehen kontaktua telebista munduarekin, Pausoka ekoiztetxearen "Egin kontu" programaren eskutik. Dena den, 2001-ean "Betizu" haur programan lan egin ondoren sendotu zen ondorengo urteetan telebistarekin izan duen harreman estu hori ("Betizu taldea", "Sorginen Laratza","Wazemank", "Vaya semanita", "Euskal Kanturik Onena", "Oh happy day", "Bi Gira", "Kerman"...).